Mateo Zikuta & El Garto
Mateo Zikuta Gasteiztarra 2017an hasi zen Ziakhus izenez rapeatzen. Hainbat lan kaleratu zituen 2022ra arte, bai eta Dürüm Solo Karne bandarekin zuzeneko diska bat ere.
Urte horretatik aurrera, Mateo Zikuta izenez ibili da abestiak argitaratzen eta zenbait elkarlanetan parte hartzen. Bide berri honetan El Garto produktorea izan du bide lagun. 2026an argitaratu dute lehen diska batera, oraingoan Lege Martziala Ligako kide gisa aurkeztuz haien burua: Ketura Operazioa.
Sanple guztiak euskal musikatik aterata, eta gerra zibileko bunker batzuetan aurkituriko sinboloak abiapuntutzat, gudaz hitz egiten du diskak. Atmosfera ilunak, rapeo zainduak eta posizio bat hartzeko borondatea.
“Inoizko misil raperoena etsaiaren burura"
